Urrakin kateak behar dituzte autoek

Uztarria.eus 2013ko mar. 14a, 11:42

Gaur eguraldiak hobetzera egingo badu ere, atzoko eta bart gaueko elurrak tarteko, Urrakin autoek kateak behar dituzte, eta itxita dago gainerako ibilgailuentzako. Mandubian, Azkaraten eta Bidanian elurra dela-eta, kontuz gidatzea gomendatzen du Trafiko Zuzendaritzak.

Mendateen egoera jakiteko egin klik hemen edo deitu 012 telefonora.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide