Aste Santuan, Marinaledara

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2013ko mar. 14a, 17:37

Bidaiaren helburu nagusia herri andaluziar honen funtzionamendu eta antolaketa ekonomiko-soziala ezagutzea da, guk ezagutzen ez dugun herri eredu bat ikusteko aukera emango digu bidaiak.

Marinaledara (Sevilla) lau eguneko bidaia antontalatu dugu Elkar-Ekin taldetik aste santurako.

Bidaia autobusez izango da (autoak eramateko bolondresik agertzen bada, gastuak banatuz, askoz hobe).

Lo egiteko lekua barne dago eta zakua eraman beharko da.

Herri horretan ez da aste santua ospatzen, ekitaldiz beteriko kulturaren astea baizik.

Bidaiaren helburu nagusia herri andaluziar honen funtzionamendu eta antolaketa ekonomiko-soziala ezagutzea da, guk ezagutzen ez dugun herri eredu bat ikusteko aukera emango digu bidaiak.

Animatu, esperientzia bikaina izango baita, bai bizipen zein esperientzia aldetik, egungo egoera beltzaren aurrean alternatiba errealak badirela ikusteko modu zuzena izango baita.

Bidaiaren prezioa aldakorra da, apuntatzen den jendearen arabera, edo bestelako alternatibak sortuz gero (autoena, adibidez).

 

Autobusez:

9 lagun: 221 euro (joan etorria)

14 lagun: 165 euro ( joan etorria)

21 lagun: 124 euro ( joan etorria)

 

Autobus osoa osatuz gero are merkeago!

Kontakturako telefonoa: 636599506 (Miren)

Animatu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide