'Los amantes pasajeros' eta 'Don Gato' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2013ko mar. 15a, 10:12

Bihar, zapatua, eta asteartea bitartean bost emanaldi izango dira Soreasu antzokian.

Bihar, zapatua, eta asteartea bitartean, Los amantes pasajeros eta Don Gato filmak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, Los amantes pasajeros ikusi ahal izango da, 22:00etatik aurrera. Igandean, 16:30ean, Don Gato emango dute, eta Los amantes pasajeros, 19:30etan hasita. Astelehenean, hilak 18, eta asteartean, Los amantes pasajeros eskainiko dute, 21:30ean eta 19:00etan, hurrenez hurren.

Don Gato adin guztietako ikusleentzako da. Aldiz, Los amantes pasajeros, 16 urtetik gorakoentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide