Ivan Garcia Cortina nagusi XXXIII. Loiolako Sarian

Uztarria.eus 2013ko mar. 18a, 11:27

Txirrindulari batzuk helmugara bidean.

200 bat txirrindularik hartu zuten parte, eta 84 kilometroko ibilbidea egin zuten. Atracciones Sanz taldeko aurrena Andoni Gurrutxaga izan zen (43. postua).

Joan den zapatuan jokatu zen junior mailako XXXII. Loiolako Saria. Plazatik abiatu ziren 16:00etan, eta Azpeitia eta inguruetan egin zuten 84 kilometroko itzulia 200 bat parte-hartzailek. 18:00ak pasatxoan iritsi zen aurreneko txirrindularia, Hotel Loiola parean zegoen helmugara. 

Gijon Las Mestas taldeko Ivan Garcia (02:10:35), egungo jubenil mailako Espainiako txapelduna, izan zen aurrena. Cortina baino segundo bat beranduago helmugaratu zen Sumofic-Igartua taldeko Julen Irizar eta, beraz, bigarrena izan zen podiumean. Hirugarrena, Limousin Cartonajes taldeko Jon Irisarri (02:12:03) izan zen.

Atracciones Sanz taldeko aurrena Andoni Gurrutxaga izan zen (02:14:24), eta 43. helmugaratu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide