Loiolako festak argazkitan

Uztarria.eus 2013ko mar. 18a, 11:45

Ostiralean hasi eta atzo, igandea, bitartean festa giroa izan da nagusi Loiolan. Ostiralean, II. Mus Txapelketa izan zen Xanadu tabernan, eta 'Kitterra' eta 'Telleiye' izan ziren nagusi. Hori dela-eta, 350 euro eta txapela jaso zituzten.

Zapatuan biatloia izan zen, eta Joseba Albizu izan zen helmugaratzen aurrena. Jende ugari izan zen bizikleta eta korrika uztartzen dituen proba ikusten.

Atzo, igandea, berriz, 11:30etik aurrera, zezen txikiak eta poniak izan ziren basilikaren aurrean. Gero, ohikoa den legez, asto lasterketa izan zen, eta sei parte hartzaile izan ziren bertan; Etxearreta baserriko bi eta Iturbide baserriko lau. Aitor Agirrezabal eta bere asto 'Raikonen' izan ziren aurrenak, eta 90 euro eskuratu zituen. Bigarrena, Jagoba Egiguren izan zen, eta 70 euro eskuratu zituen. Unai Agirrezabal izan zen hirugarrena, eta 50 euro irabazi zituen. Gero, Iñaki Arregi, Aitzol Arregi eta Inazio Arregi helmugaratu ziren, hurrenez hurren, eta 30na eure jaso zituzten.

Arratsaldean, berriz, harri jasotzaileen eta aizkolarien erakustaldia izan zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide