Larunbat arratsaldean ospatu zen Loiolako XII. San Jose Mendi Biatloia eta Joseba Albizu Erreka izan zen garaile, hogeita bost dortsalarekin. Azpeitiarrak 0:39:12 minutu behar izan zituen proba bukatzeko; Jon Garate izan zen bigarrena, bi minutu eta hogeita sei segundora, eta Jon Korta hirugarrena, berrogeita zazpi segundo geroago. Proba bukatu zuen emakume bakarra Izaskun Zubikarai izan zen (01:05:59), eta 22. izan zen sailkapen orokorrean.
Erreka-k egindako denbora izan da proba honetan orain arteko onena. Aurten arte, inork ez zuen zirkuitua berrogeita bat minutu baino azkarrago egin.
Hamalau kilometroko proba da San Jose Mendi Biathloia: hamar kilometro mendi bizikletaz eta lau korrika. Hogeita zortzi lagunek hartu dute parte aurtengoan, eta hogeita bostek bukatu dute.
Hemen biatloiko sailkapen osoa:
1.- Joseba Albizu (0:39:12)
2.- Ion Garate (0:41:38)
3.- Jon Korta (0:42:25)
4.- Unai Korta (0:44:16)
5.- Egoitz Segurola (0:44:43)
6.- Igor Baz (0:46:07)
7.- Edu Moreno (0:48:00)
8.- Aitzol Arregi (0:48:22)
9.- Eneko Izagirre (0:49:11)
10.- Mikel Artetxe (0:49:38)
11.- Iker Osa (0:50:26)
12.- Ander Arritokieta (0:50:39)
13.- Ander Kerejeta (0:51:45)
14.- Juanjo Esnaola (0:52:03)
15.- Iñaki Intxaurrondo (0:54:12)
16.- Ibon Morales (0:55:30)
17.- Julen Morales (0:59:21)
18.- Beñat Etxabe (01:03:09)
19.- Julian Ruiz (01:04:08)
20.- Mikel Lekumberri (01:04:21)
21.- Jose Luis Dacosta (01:05:58)
22.- Izaskun Zubikarai (01:05:59)
23.- Imanol Dominguez (01:06:04)
24.- Ion Lopez (01:12:01)
25.- Dani Soto (01:14:40)