Hiru autoren arteko istripua izan zen atzo, saihesbidean

Uztarria.eus 2013ko mar. 18a, 13:56

14:00ak aldean jazo zen ezbeharra, eta gidarietako bi ospitalera eraman zituzten.

Atzo, igandea, 14:00ak aldean, istripua izan zen Perretxiko ondoko biribilgune parean, saihesbidearen hasieran, hiru autoren artean. 

Autoetako batek biribilgunera sartzerakoan zegoen farola eta trafiko seinalea bota zituen. Hiru gidarietako bi, 41 eta 61 urtekoak, Mendaro eta Zumarragako ospitalera eraman zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide