Datorren zapatuan, hilak 23, aurkeztuko du Kasik taldeak jendaurrean bere bigarren lana, Nora?. Azkoitiko Matadeixen izango da kontzertua, 22:30ean hasita, eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da. Aldiz, sarreraz gain diskoa nahi dutenek, bost euro ordaindu beharko dute.
Uztarriak aldizkariaren martxoko alean Kasik taldearen bigarren diskoaren grabazioko argazki-erreportajea argitaratu zuen, 'Klik' atalean.
Taldea: Kasik.
Diskoa: Nora?
Webgunea: http://www.myspace.com/kasiktaldea
Hemen Nora? diskoaren grabazioko argazki batzuk: