Igarako errota bisitatu ahal izango da asteburuan, Loiolan

Uztarria.eus 2013ko mar. 20a, 10:53

XXVIII. mendeko eraikina da, eta Ingurugiro Etxea Museoak antolatu ditu bisitaldiak.

Ingurugiro Etxea Museoak Igarako errota bisitatzeko aukera eskainiko du asteburu honetan, Loiolan. Igarako Errota Loiolako Santutegiaren ondoan dago, Sistiagako bidegurutzean. Errotan ate irekien jardunaldia egingo dute bai larunbatean eta baita igandean ere. Jendeari zuzendutako bisitak antolatzeko arrazoiak, ostiralean Uraren Nazioarteko Eguna dela, eta Nazio Batuek 2013a Uraren Inguruko Elkarlanerako Nazioarteko Urtea izendatu dutela dira. 
 
Loiola auzoan dago Igarako errota. Hura bisitatuta, ur-erroten funtzionamendua ezagutzeko aukera dago. Igarakoa XVIII. mendeko eraikina da, eraberrituta dago eta uraren energiaren bidez mugitzen da. "Benetako gune historikoa da, heziketarako gela bihurtuta dago", azaldu dute Ingurugiro Etxea Museokoek. 
 
Larunbatean, 16:00etan eta 17:00etan antolatu dituzte bisitak eta igandean 12:00etan eta 13:00etan. Bisitak doan dira eta aurretik izena eman beharrik ez dago, bisita orduren baterako hara azaltzearekin nahikoa da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide