Martxoaren 31n bukatuko da familia ugariek diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2013ko mar. 20a, 11:46

Familia ugariek hobariak izango dituzte Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan. Abantailak %50era artekoak izango dira.

 

Aurten ere familia ugariek abantailak izango dituzte kontribuzioan edo Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan, eta hobari horiek %50era artekoak izango dira.

Bete beharreko ezaugarri horien inguruko informazioa udaletxean bertan jaso ahalko da eta eskaera ere udaletxeko harrera bulegoan egin beharko da. Eskaera egiteko familia ugarien titulua eta Azpeititik kanpoko ondasunik izanez gero, haren azken erreziboa aurkeztu behar da. Urtarrilaren 1ean ireki zen izena emateko epea eta martxoaren 31 arte egongo da zabalik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide