Belaguara irteera egingo dute asteburuan

Uztarria.eus 2013ko mar. 20a, 13:08

Bi eguneko irteera egingo dute, eta bihar, osteguna, izango da izena emateko azken eguna.

Lagun Onak Mendi Bazkunak helduentzako Belaguara asteburu-pasa antolatu du, zapatuan 06:00etan, herriko plazatik irtenda. Zapatuan, Añelarra egin nahi dute eta igandean, Lapakiza.

Izena mendizaletako tabernan edo mendi bazkunaren webgunean eman behar da, eta bihar, osteguna, izango da inskribatzeko azken eguna. Parte hartzeko mendian federatuta egon behar da, eta elkarteko bazkideek 70 euro eta langabetu eta ikasleek 60 euro ordaindu beharko dute. Gainontzekoek, berriz, 80 euro. Ordainean, Oxanea ostatuan afaria, logela eta gosaria sartzen dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide