18. Korrika argazkitan

Uztarria.eus 2013ko mar. 21a, 11:29

18. Korrika Azpeitira iritsi aurretik, txotxa izan zen udaletxeko arkupetan, eta jende ugari bertaratu zen otartekoa jan eta sagardoa dastatzera. Behin, afaldu ostean, Losintxa Lehiaketako irabazleari, Iraurgi ikastetxeko Irati Larreari, zegokion saria eman zioten Korrika Batzordeko kideek. 'Marrubi bat badaukazu, jan dezagun elkarrekin' losintxari esker Bertan elkarteko dendetan gastatzeko 50 euroko balea jaso zuen Larreak.

21:30ean, jendez beteta abiatu zen astotegi aurretik Txerloiara autobusa. Eta, 22:10ak pasatxoan iritsi zen Korrika herrira. Hemen, zenbait argazki:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide