Eusko Jaurlaritzak azalpenak eskatu dizkio Gallardo Taldeari

Urola Kostako Hitza 2013ko mar. 22a, 15:14

Eusko Jaurlaritzako ordezkariek ere eman dute beren iritzia Corrugados Azpeitia lantegiari buruz. Azaldu dutenez, azalpenak eskatuko dizkio Gallardo Taldeari. "Oso albiste txarra da", esan dute, eta erabakiak "ezustean" harrapatu dituela gaineratu dute. Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundiariarekin elkarlanean ari da, Gallardori azalpenak eskatu eta enpresaren itxiera ez den beste erabaki bat hartzeko aukera guztiak aztertzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide