Negoziazioaren desoreka

Jon OrdoƱez (Berria) 2013ko mar. 22a, 16:56

Gipuzkoako patronalak aldundia salatuko du zahar egoitzen auzian esku hartzeagatik. Adegiren ustez, negoziatzeko eskubidea urratu dio, bere proposamenarekin «negoziazioaren oreka» hautsi duelako. Zaila da azaltzea Azpeitiko Corrugadoseko langile bati zer den "negoziazioaren oreka". Hilabeteak daramatzate enpresarekin gatazkan, lantegian dauden 305 langileetatik 60 kaleratzea erabaki zuelako. Abenduan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen kaleratzeak, eta argudiatu zuen horrelako neurri bat "borondate onez" negoziatu behar dela; Corrugadoseko zuzendaritzak ez zuen betebehar hori bete.

Negoziazio mahaian eserita, langileak kaleratzeko proposamen bat egin zuen enpresak, kaleratuei baldintzak hobetuz baina langileei soldata %35 gutxituz. Horri uko eginez gero, esplotazioa langileen esku uzteko prest ere agertu zen. Orain, ordea, sindikatuen kontraproposamenari lantegia ixteko erabakiarekin erantzun dio. Eta kito.

Orekarik ezagutu badute, desorekarena ezagutu dute Corrugadosekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide