Hesian taldearen kontzertua, zapatuan plazan

Uztarria.eus 2013ko mar. 22a, 17:01

Hesian talde nafarra Azpeitian izango da bihar, zapatua, kontzertuan. Plaza Nagusian egingo dute emanaldia, 23:00etatk aurrera. Azpeitiko Tabernarien Elkarteak (AZTE) antolatutako kontzertua da zapatukoa.

Hesianek urte honen hasieran argitaratu zuen bosgarren diskoa, zuzeneko emanaldietan grabatutakoa: Hesian zuzenean. Hemen eta orain. CD-arekin batera DVD bat ere atera zuten, Gernikan emandako kontzertu batekin. Agortu dira hitzak kantuaren zuzenekoa dago, besteak beste, Hesianen azken lan horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide