Asteburuan irekiko ditu ateak Loiolan turismo bulegoak

Uztarria.eus 2013ko mar. 22a, 17:05

Zapatuan, martxoak 22, hasiko dute aurtengo denboraldia. Abenduaren 21a arte egongo da zabalik, Iraurgi Lantzeneko Turismo sailaren eskutik.

Asteburu honetan hasiko da aurtengo turismo harrera denboraldia Loiolako santutegian. Han dagoen eskualdeko turismo bulegoak zapatuan, martxoak 22, irekiko ditu ateak, eta abenduaren 21a arte egongo da zabalik, Iraurgi Lantzeneko Turismo sailaren eskutik.

Hau da Loiolako turismo bulegoak datozen hilabeteetan izango duen ordutegia:

  • Asteartetik zapatura: goizez 10:30etik 13:30era eta arratsaldez 15:30etik 18:30era.
  • Igandetan: 10:00etatik 14:00etara.
  • Astelehenak, itxita.

Bulegoarekin harremanetan jartzeko bideak, berriz, hauek dira: 943 151878 telefonoa, i-loiola@urolaturismo.net e-posta edota www.urolaturismo.net webgunea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide