Amparo Sanchezen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko mar. 22a, 18:27

Martxoaren 30ean izango da, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan. Zozketan parte hartzeko, Zer taldetako abeslaria zen Amparo Sanchez? galderari erantzun behar zaio martxoaren 27ko (asteazkena) 11:00k baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Amparo Sanchezek hilaren 30ean, zapatua, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zer taldetako abeslaria zen Amparo Sanchez?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Martxoaren 27ko (asteazkena) 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Asteazkenean bertan jakinaraziko du Uztarria Komunikazio Taldeak saridunaren izena, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide