Merkatarientzat ikastaroa antolatu du Bertanek

Uztarria.eus 2013ko mar. 25a, 13:01

Psikologia aplikatua salmenta eta bezeroen kudeaketarako izenburupean izango da ikastaroa, eta interesa dutenek apirilaren 10a baino lehen eman beharko dute izena elkarteko helbide elektronikora idatzita edo elkarteko telefonora deituta.

Bertan Merkatari Elkarteak merkatarientzako Psikologia aplikatua salmenta eta bezeroen kudeaketarako izenburuaz ikastaroa antolatu du, apirilaren 15etik maiatzaren 9rako. 40 orduko ikastaroa izango da, eta izena apirilaren 10erako eman behar da, bertan@euskalerria.org helbidera idatzita edo 943 02 56 73 telefonora deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide