Dani Estrada eta Gorka Elustondo dira Azpeitian autografoak sinatuko dituzten Realeko jokalariak

Uztarria.eus 2013ko mar. 25a, 18:14

Kutxaren Goikokaleko bulegoan egongo dira bihar, asteartea, 17:30etik aurrera.

Dani Estrada zarauztarra eta Gorka Elustondo beasaindarra dira bihar, asteartea, Azpeitira etorriko diren Realeko bi futbolariak.

Realak eta Kutxak -Donostiako klubaren babesleetako bat- iragarria zuten talde txuri-urdineko bi jokalari Azpeitian izango zirela biharko egunez, bi erakundeek elkarlanean antolatzen ari diren ekitaldien barruan. Gaur, astelehena, jakinarazi dute bi jokalariak Estrada eta Elustondo izango direla.

Haiekin hitzordua 17:30ean izango da, Kutxaren Goikokaleko bulegoan. Autografoak sinatu eta joaten diren zaleekin argazkiak aterako dituzte Realeko jokalariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide