Gaur, asteartea, egingo da Donostiako Epaitegian Corrugados Azpeitia enpresako 60 bat langileren kaleratzeen gaineko banakako epaiketa. 12:00etan hasiko da.
Bestalde, Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordeko kideek eta Gallardo Taldeko ordezkariek bilera egingo dute gaur, asteartea, Gasteizen. Gallardok Corrugados itxi egingo duela jakinarazi osteko aurreneko bilera izango da.