Antonio Pantin fase erregularreko azken MVP-a

Antonio Pantin. (LUIS GARCIA)

Pibot galiziarrak 33ko balorazioarekin amaitu zuen Aurtenecheren aurkako derbya.

LEB Plata. Azpeitia Azkoitia ISBk ezin izan zuen fase erregularra hirugarren postura eraman ahal izango zuen garaipen batekin amaitu. Eta hori fase erregularreko azken MVP-ak taldean jokatzen duela. Izan ere, Antonio Pantinek 11 puntu sartu, 19 errebote eskuratu, 4 asistentzia banatu, baloi bat berreskuratu, txapel bat jarri eta 5 falta jaso eta gero, 33ko balorazioarekin amaitu zuen Aurteneche Maquinaria Euskadiren aurkako derbya. 

Denboraldiko bigarren MVP-a da Azpeitia Azkoitia ISBko pibotarentzat. Dagoeneko ohitu da horrelakoak jasotzen galiziarra, izan ere, beste hiru alditan izan da jardunaldiko bigarren jokalari baloratuena. Duda gabe, denboraldi bikaina burutzen dabil Pantin, orain arte jokatutako 20 neurketetan lortutako bataz bestekoek erakusten duten moduan: partiduko 32 minututik gora jokatu ditu eta kantxan egondako denboran, 13,2 puntu sartu, 10,8 errebote eskuratu, 2,2 asistentzia banatu, baloi 1 berreskuratu eta 3,5 falta jaso ditu, 21,8ko balorazioa lortuz partiduko. Hori dela eta, denboraldiko bigarren jokalari baloratuena moduan amaitu du fase erregularra, Oviedoko Will Hanleyren atzetik.

Zenbaki ikusgarriak Pantinenak. Ia Clinicas Rinconen aurkako kanporaketan ere errepikatzerik dituen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide