Zapatuan, martxoak 30, Sanagustin kulturgunean izango den Amparo Sanchezen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean.
Amparo Sanchez zer taldetako abeslaria izan zen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Amparanoia zen, eta irabazleak Olatz Gorrotxategi eta Amets Cañizares dira.
Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.