Realak antolatuta, XXIX. Nazioarteko Gazteen Futbol Txapelketa jokatuko da martxoaren 29tik apirilaren 1era. Gipuzkoako hainbat herritan, tartean Azpeitian, izango dira partidak, eta zortzi talde ariko dira nor baino nor.
A taldean Villarreal, Osasuna, Esporte Clube Vitoria eta Reala lehiatuko dira. Aldiz, B taldean, Espanyol, Betis, Nagoya Grampus eta Gipuzkoako Konbinatua. Bi azpeitiar jokalarik hartuko dute parte txapelketan; Jon Guridik Realarekin eta Ignacio Otañok Gipuzkoako Konbinatuarekin.
Txapelketako bi partida jokatuko dira igandean Garmendipe futbol zelaian. 16:00etatik aurrera jokatuko dute Reala eta Osasunak, eta Betisek eta Nagoyar Grampusek, 17:30ean hasiko dute bigarren partida. Sarrera zazpi euro ordaindu beharko da, eta dirua Realarentzat izango da.