Hasi dira gaztetxoen Aste Santuko ekimenak

Uztarria.eus 2013ko api. 2a, 13:34

Gaur hasi dituzte Aste Santutako ekimenak. (Eli Aizpuru)

Gaur, asteartea, hasi eta ostirala bitartean herriko gaztetxo eta nerabeek hainbat ekimenez gozatzeko parada izango dute. Besteak beste, tailerrak, irteerak eta jolasak egingo dituzte egunotan.

Gaur, asteartea, hasi eta ostirala bitartean, hamalaugarren Gazte Astearen baitan hainbat ekimenez gozatzeko parada izango dute herriko gaztetxoek. Haur Hezkuntzako bosgarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren maila arteko 119 gaztetxok tailerrak, irteerak eta jolasak egingo dituzte egunotan. 

Txikienek bihar, suhiltzaileen etxea bisitatuko dute, etzi Txiki Parkera joango dira eta ostiralean ikuskizuna izango dute. LH 3 eta LH 6 maila bitarteko gaztetxoak, aldiz, eskalatzera joango dira bihar, eta Espeleoabentura izango dute etzi. Azken egunean, ostiralean, malabare tailerra izango dute. 

Nerabeek gaur, asteartea, esaterako, zazpi taldek futbito txapelketa jokatuko dute eguerdia bitartean. Bihar, hilak 3, berriz, patata tortilla lehiaketa egingo dute, udaletxeko arkupetan, eta ostegunetik ostiralerako gaua Xoxoten igaroko dute hamahiru lagunek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide