Asebetez komunikatzen ikasteko saioak antolatu dituzte

Uztarria.eus 2013ko api. 3a, 13:01

Ikastaroak 12 saio izango ditu, eta apirilaren 8a izango da izena emateko azken eguna.

Hezkuntza Sailak lagunduta eta Edurne Salegiren eskutik, Asebetez komunikatzen ikasi ikastaroa izango da aurki. Bertan, besteak beste, norberarekin eta ingurukoekin asebetez komunikatzen ikasiko da.

Ikastaroak 12 saio izango ditu, astean behin izango dira, eta ordu eta erdikoa izango da saio bakoitza. Ikastaroa Sindikatu Zaharreko lehenego solairuan izango da.

Izena emateko epea apirilaren 8an, astelehena, bukatuko da, eta izena ematen dutenek 120 euro ordaindu beharko dute (hilero ordaintzeko aukera ere izango da). Harremanetarako telefonoa 685 731 301 da.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide