Santamañara mendi irteera eta Iratxera txangoa, Baigeraren apirilerako eskaintzan

Uztarria.eus 2013ko api. 3a, 18:43

Urrakitik abiatuta egingo dute mendi buelta, hilaren 13an; eta Nafarroa aldera, berriz, 18an joango dira. Bietarako, apirilaren 8tik 11ra eman ahal izango dute izena erretiratuen elkarteko bazkideek.

Baigera jubilatuen elkarteak hasi berria den apirilerako bi irteera aukeran jarri dizkie bere bazkideei. Batetik, Urraki-Otsobia-Santamaña mendi ibilaldia egingo dute apirilaren 13an, zapatua; bestetik, hilaren 18an, osteguna, Iratxera egunpasa joango dira.

Bi irteeretarako, apirilaren 8tik 11ra eman ahal izango dute izena erretiratuen elkarteko bazkideek, 10:30etik 12:30era, Baigeraren bulegoetan. Santamañarako mendi bueltan parte hartu nahi dutenek 8 euro ordaindu beharko dute, eta 32 euro Iratxera joan nahi dutenek. Irteera egunetan, Astotegitik aterako dira bietan: 09:00etan Santamañara joaterakoan eta 08:30ean Iratxerakoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide