Gariren kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko api. 4a, 13:58

Zer talderekin egin zen ezagun Gari esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Oihana Zuazolazigorragak eta Amaia Aranagak kontzerturako sarrera bana irabazi dute.

Zapatuan, apirilak 6, Sanagustin kulturgunean izango den Gariren kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. 23:00etan hasiko da emanaldia, eta Gariren aurretik, Borja Estankona musikariak joko du eta Fruitua diskoa aurkeztuko.

Zer talderekin egin zen ezagun Gari esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Hertzainak da, eta irabazleak Oihana Zuazolazigorraga eta Amaia Aranaga dira. 

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide