Euskal Herriko Itzulia Azpeititik igaroko da gaur

Uztarria.eus 2013ko api. 4a, 19:09

Bosgarren etapa Azkoititik iritsiko da herrira. 13:35ak aldera sartuko dira txirrindulariak Loiolatik, Urrakiko gainera bidean. Beizamatik Mandubira bidean, Nuarbetik eta Matxinbentatik ere pasatuko da lasterketa.

53. Euskal Herriko Itzulia Azpeititik igaroko da gaur, ostirala. Bosgarren etapa izango dute jokoan txirrindulariek, aurtengo edizioaren azkenaurrekoa, Eibartik abiatu eta Beasainen bukatuko dena. Eta, tartean, kilometro batzuk egingo dituzte Azpeitiko lurretan eta inguruetan.

Bosgarren etapa Azkoititik iritsiko da herrira. 13:35ak aldera sartuko dira txirrindulariak Loiolatik, Urrakiko gainera bidean; antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 13:50ak eta 13:55ak pasatuko da lasterketa burua tontorretik. Urrakitik behera, Bidegoian zeharkatuta, Beizama aldera joko du lasterketak. Handik behera, berriz, Nuarbetik (14:20ak aldera) eta Matxinbentatik (14:30ak aldera) ere pasatuko dira txirrindulariak, Mandubiko gainaren bila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide