Aldizkariaren aurrerapena: Valentin Bengoa

Uztarria.eus 2013ko api. 4a, 19:50

Datorren astearen hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren apirileko zenbakia. Bertan, Valentin Bengoa jesuita eta sindikalistari egindako elkarrizketa zabala irakurgai izango da. Aretxabaletakoa da Bengoa, baina bizitzako urte gehienak Loiolan egin ditu. Azpeitira iritsi berritan herriko gazteekin izandako harremanaz mintzo da, besteak beste, elkarrizketan zehar, bideoko pasarte honetan bezala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide