Antonio Pantinenek bikain hasi zuen denboraldia eta ezin hobeto amaitu du. Azken jardunaldiko jokalari onena (MVP) izan zen Aurtenecheren aurkako derbyan 33ko balorazioa lortuta, 11 puntu sartu eta 19 errebote eskuratu ondoren. Baina, martxoan zehar ere bere taldeko erreferentzia nagusi bihurtu da, pasa den hilabetean zehar lortutako zenbakiek erakusten duten moduan: 14’3 puntu sartu ditu bataz beste (%50rekin biko jaurtiketetan eta %69arekin jaurtiketa libretan), 15 errebote eskuratu ditu partidako, horietako 6 erasoan, 2’3 asistentzia banatu ditu, 1 baloi berreskuratu eta 3’8 falta alde jaso ditu; guztira 25eko balorazioa lortu du partiduko jokatu dituen 37 minutu eta erdian.
Azpeitia Azkoitia ISBko galiziar pibota ohiko bihurtu da jokalari azpimarragarrien artean, jardunaldiko 2 MVP lortu baititu eta asteko bostekoan 6 aldiz sartu baitute jokatu dituen 20 neurketetan. Pantin gainera, Will Hanley ligako jokalari baloratuenarekin batera, izan da fase erregularra zenbaki bikoitzetan amaitu duen jokalari bakarra: 13’2 puntu eta 10’8 errebote. Azaroko bosteko onenean sartu zuten, baina oraingo honetan gainera hilabeteko MVP izatearen saria ere lortu du!
Zorionak Antonio!