'Un asunto real' eta 'Los Croods' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2013ko api. 5a, 12:58

Bihar, zapatua, hasi eta asteartea bitartean sei film emanaldi izango dira.

Bihar, zapatua, hasi eta asteartea bitartean Un asunto real eta Los Croods filmak izango dira ikusgai, Soreasu antzokian. Guztira, sei emanaldi izango dira lau egunetan.

Zapatuan 19:30ean Los Croods ikusi ahal izango da, eta Un asunto real 22:00etatik aurrera. Igandean, 17:00etan Los Croods eskainiko dute, eta Un asunto real 19:30ean. Astelehenean, Un asunto real emango dute, 21:30etik aurrera, eta asteartean, berriz, Un asunto real ikusteko parada izango da 19:00etan hasita.

Los Croods adin guztietako ikusleei dago zuzenduta. Aldiz, Un asunto real 12 urtetik gorakoentzako da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide