'Ez da amaiera', Gari

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko api. 5a, 14:18

Apirilari hasiera emateko Gariren kontzertua izango dugu 'Ez da amaiera' (2013, Elkar) disko berria aurkezten. Haren aurretik, Estankona 'Fruitua' diskoarekin. 23:00etan hasita.

Gari musikariak Ez da amaiera atera berri duen diskoa aurkeztuko du Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Haren aurretik, Borja Estankona musikariak joko du eta Fruitua diskoa aurkeztuko digu. Estankona kantugile berezia da. Bere musikak adar asko ikutzen ditu baina rock eta poparen gertutasuna mantentzen dute abestiek.

Arratiako "Zantzoa literatur taldea"-ko partaide zelarik deskubritu zuen musika eta hitzaren artean sor litekeen kimika berezia. Beranduago AREAN taldeko kide izan zen. Kantugintza, dagoeneko, bere eguneroko bizitzako zati handi bihurtu zen.

Gaur egun bakarlari ari da. Bi disko ditu kaleratuak: Estankona (Baga-Biga 2011) eta Fruitua (Baga-Biga 2012)

Kontzertu honetan bera bakarrik arituko da, gitarra eta ahots hutsez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide