Menpekotasuna duten pertsonen senideentzat eta haiekin lan egiten dutenentzat ikastaroa antolatu dute

Uztarria.eus 2013ko api. 5a, 13:48

Apirilaren 15etik 26ra izango dira saioak, 15:00etatik 17:00etara, Sindikatu Zaharrean. Ikastaroan izena emateko azken eguna asteartea, apirilak 9, izango da, eta udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar da inskripzioa.

Menpekotasuna duten pertsonen familiakoentzat eta gertukoentzat nahiz haiekin lan egiten dutenentzat ikastaroa antolatu dute. Apirilaren 15etik 26ra izango dira saioak, 15:00etatik 17:00etara, Sindikatu Zaharrean, eta izena emateko azken eguna datorren asteartea, hilak 9, izango da. Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailean eman behar da izena egun horretarako.

Besteak beste, menpekotasuna duten pertsonentzako arreta fisikoa emateko teknikak, mugikortasun jokabideak, arreta psikologikoa emateko teknikak, sendatzeko eta zaintzaileen lesioak sahiesteko teknikak, edota zaintzailearen eta menpekotasuna duen pertsonaren arteko erlazioa hobetzeko teknikak landuko dituzte ikastaroan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide