Kalakanen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko api. 8a, 14:00

Apirilaren 13an, zapatua, Izaki gardenak eta Kalakan taldeen kontzertuak izango dira, 23:00etatik aurrera. Zozketan parte hartzeko, 'Zein abeslari ezagunekin aritu zen biran Kalakan taldea?' galderari erantzun behar zaio apirilaren 11ko (osteguna) 11:00k baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Kalakan eta Izaki gardenak taldeek zapatuan, hilak 13, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zein abeslari ezagunekin aritu zen biran Kalakan taldea?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Apirilaren 11ko (osteguna) 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide