Ziklomotorren azterketa teknikorako txanda eskatu daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2013ko api. 8a, 20:25

Maiatzaren 8an etorriko da Azpeitira Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egiteko estazio mugikorra.

Ziklomotorra duten azpeitiarrek beren ibilgailuen azterketa teknikoa Azpeitian bertan egiteko aukera izango dute aurten ere. Maiatzaren 8an, asteazkena, etorriko da herrira Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egiteko estazio mugikorra. Urola kaleko 6. zenbakian dagoen udal biltegian egingo dituzte motoen azterketak, 09:00etatik 14:00etara.

Lehen matrikulalditik hiru urte edo gehiago beteta dituzten ziklomotorrak dira IATa derrigorrez egin behar dutenak. Halakoen jabe direnek dagoeneko eskatu dezakete maiatzaren 8rako txanda, 943 760490 telefonora deituta.

Azterketaren egunean, ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiria (originala, ez bikoitza), zirkulatzeko baimena eta derrigorrezko asegurua aurkeztu beharko dituzte, azterketarako. Ordaindu beharrekoa, berriz, 26,89 euro da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide