Azpeititik Errezilera doan GI-2634 errepideak itxita jarraitzen duotsaileko euri jasek eragindako luizia dela-eta. Errezilgo Udalak lanak bi astez luzatuko zirela jakinarazi zuen hasieran, baina martxoan egindako euriak tarteko, ezin izan dute lurra egonkortu.
Errezilgo Udalak adierazi duenez, "eguraldiak laguntzen badu, apiril bukaera alderako lanak amaituta egotea espero dugu". Joan den apirilaren 5ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren gutun bat jaso zuen Errezilgo Udalak, eta han jartzen zuenaren arabera hamar lanegunen buruan bukatuko dituzte errepidea konpontzeko lanak.
Azpeitiko Udalak esan duenez, "Errezilgo ta Azpeitiko udalak hasieratik elkarlanean ari gara errepidea ahalik eta azkarren zabaldu dadin, azpeitiarrentzat, errezildarrentzat eta inguruan lan egiten duten enpresetako kideentzat".