Ez dago esan beharrik igandean Azpeitia Azkoitia ISB lortutakoa garaipen handia izan zela. Clinicas Rinconen aurkako garaipen handi horrek protagonista nagusi bat izan zuen: Beñat Barberena. Hegal-pibot arrasatearrak ederki aprobetxatu zituen bere entrenatzaileak emandako minutuak eta Kearse taldekideak utzitako hutsunea ezin hobeto bete zuen. Ia 30 minutu egon zen kantxa gainean eta 19 puntu eskuratzeaz gain (%75a sartuta biko jaurtiketetan eta %100a hirukoetan), 8 errebote eskuratu zituen, horietatik 4 erasoan. Gainera, asistentzia bat eman zuen eta bi baloi berreskuratzeaz gain, 2 falta egin zizkioten. Guztira, partidaren bukaeran, 24ko balorazioa eskuratu zuen. Hori dela eta, lehendabizikoz, jardunaldiko bostekoan hegal-pibot onena izendatu dute Barberena.
Iraurgiko kamisetarekin burutu duen neurketarik borobilena ez bada, ez da urruti ibiliko. Izan ere, Barberena ez da bataz bestekoetan maiz agertzen, itzaleko jokoan gehiago nabarmendu ohi den jokalari bat baita. Aurten bigarren denboraldia du taldean eta iazko minutu kopuruak gora egin badu ere, 4’4 puntu sartu eta 3’4 errebote eskuratu ditu neurketako fase erregularrean. Hori bai, kanporaketa heldu eta bere neurketarik onena egin du. Ia horrela jarraitzerik duen.
Zorionak Beñat!