Osasun-zerbitzuaz eta genero bereizketaz hitzaldia izango da gaur, asteazkena, 19:00etan, Emakumeen Txokoan. Hizlari Ana Galarraga Elhuyarreko kidea ariko da. Hitzaldiaren antolatzaileek honakoa azaldu dute: "Azken urteotan hainbat adituk salatu dute osasun-zerbitzuetan genero-bereizkeria gertatzen dela. Horren ondorioz, emakumeek gizonezkoek baino arreta eskasagoa jasotzeko arriskua dute".