Kalakan taldearen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko apirilaren 11

Zein abeslari ezagunekin aritu zen biran Kalakan taldea esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Axun Etxaniz eta Elixabet San Sebastianek sarrera bana eskuratu dute. Atzo, asteazkena, ETBko Bisitaria saioan izan ziren Kalakan taldeko Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau, Xabier Euzkitzeren gidaritzapean.

Zapatuan, apirilak 13, Sanagustin kulturgunean izango den Kalakan eta Izaki gardenak taldeen kontzertuetarako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. 23:00etan hasiko da emanaldia.

Zein abeslari ezagunekin aritu zen biran Kalakan taldea esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Maddona da, eta irabazleak Axun Etxaniz eta Elixabet San Sebastian dira. 

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide