Iazko ikastaroetako diplomak banatu ditu Udalak

Uztarria.eus 2013ko apirilaren 11

Azpeitiko Udalak etxez etxeko eta geriatria laguntzaile eta elikagaien manipulaziorako iazko ikastaroetan parte hartu zuten ikasleei diplomak banatu zizkien atzo, asteazkena, udaletxean. Hogei lagunek hartu zuten parte ikastaroetan eta Udalak "balorazio oso positiboa" egin du; diplomadun berriek "lan munduan aukerak izango dituztela uste eta espero" dute arduradunek. Diplomak banatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria eta arduradun teknikoa diren Lide Amilibia eta Emilio Sola etorri ziren; Azpeitiko Udaletik, berriz, Kontxita Martija zinegotzia eta Edurne Zubia Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoa izan ziren ekitaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide