Gaur, ostirala, Mireia Epelde txirrindularia Uztarriaren egoitzan izango da elkarrizketa digitalean, 16:00etatik aurrera.
Azpeitiar txirrindulariak joan den urrian urtebeterako kontratua sinatu zuen Michela Fanini italiar taldearekin. Dagoeneko hasi dute denboraldia, eta orain lana tarteko Azpeitia eta Bilbo artean badabil ere, ekainean Italiara joango da bizitzera. Besteak beste, denboraldiaz-eta hitz egingo du Epeldek elkarrizketa online-an, eta bidali ordurako zure galderak hona.