Zerbitzu orokorretako peoien lan poltsa osatzeko onartuen behin behineko zerrenda kaleratu du Udalak

Uztarria.eus 2013ko api. 12a, 14:28

Hemen onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak. Interesatuek bost egun (apirilaren 15a arte) dituzte erreklamazioak aurkeztu edo zerrendatik kanpo izatea eragin duten akatsak zuzendu ahal izateko.

Zerbitzu orokorretarako erabilera anitzeko peoien lan poltsa osatzeko onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak kaleratu ditu Udalak. Zerrendak Udalaren iragarki-oholean ere jarri dituzte, eta interesatuek bost egun dituzte erreklamazioak aurkeztu edo zerrendatik kanpo izatea eragin duten akatsak zuzendu ahal izateko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin behineko zerrenda behin betiko bilakatuko da apirilaren 15ean, astelehenean.

Zerrendak kaleratzearekin batera, epaimahaia nork osatuko duen ere jakinarazi du Udalak. Horrenbestez, epaimahaiburua Joxe Mari Galarraga (Giza Baliabideetako arduraduna) izango da. Mahaikideak, berriz, Joxe Mari Arregi (Azpeitiko Udaleko aparejadorea), Irati Peñagarikano (Zestoako Udal langileen koordinatzailea eta zerbitzu arduraduna), Jose Luis Bastida (Azpeitiko Udaleko zerbitzu koordintzailea), Mikel Urrestilla (Azpeitiko Udaleko elektrikari ofiziala) eta euskarako probetan Aintzane Agirre (Azpeitiko Udal Euskaltegiko zuzendaria) izango dira. Idazkari kargua, berriz, Ione Artola Administrazio Orokorreko teknikariak hartuko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide