'Jack el caza gigantes' eta 'Los ultimos dias' filmak ikusgai, datozen egunetan

Uztarria.eus 2013ko api. 12a, 13:24

Guztira, zazpatutik asteartea bitartean sei emanaldi izango dira, Soreasu antzokian.

Bihar, zapatua, hasi eta asteartea bitartean Jack el caza gigantes eta Los ultimos dias filmak ikusi ahal izango dira, Soreasu antzokian. Guztira, lau egunetan sei emanaldi izango dira.

Zapatuan, Jack el caza gigantes ikusi ahal izango da 19:30etik aurrera, eta 22:00etan hasiko da Los ultimos dias. Igandean, berriz, 16:30ean emango dute Jack el caza gigantes, eta Los ultimos dias 19:30ean. Astelehenean, 21:30etik aurrera Los ultimos dias ikusi ahal izango da eta asteartean, aldiz, 19:00etan hasiko da.

Jack el caza gigantes zazpi urtetik gorako ikusleei dago zuzendua. Los ultimos dias, berriz, 12 urtetik gorakoentzako da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide