Azpeitiarrak Aske Gunean

Uztarria.eus 2013ko api. 15a, 15:14

Asteartetik dute martxan Donostiako Bulebarrean Aske Gunea, donostiako zortzi gazte kondenatuei babesa emateko tokia. Gaur, astelehena, han izan dira Azpeitiko Udaleko Bilduko kideak, Eneko Etxeberria alkatea tartean, zein hainbat herritar gazteei babesa adierazten. Arratsaldean ere hainbat herritar bertaratuko da, izan ere, gaur, azkoitiarren, azpeitiarren, errezildarren eta zestoarren bisiten txanda da.

Goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte egoten dira Aske Gunean auzipetutako gazteak, eta hamaika ekitaldi egin dituzte dagoeneko.

Joan den astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin duela Auzitegi Nazionalak Donostiako hamabost gazte auzipetuetako zortziri ezarritako seina urteko zigorra. Segi gazte erakundeko kide izateagatik zigortu zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide