Familia Ugarien Elkarteak hitzaldia eskainiko du ostegunean, Azpeitian

Uztarria.eus 2013ko api. 16a, 11:18

18:30ean izango da solasaldia, Sindikatu Zaharrean. Hirukidek Donostiatik kanpo emango duen aurreneko hitzaldia izango da Azpeitikoa.

Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Elkartea Azpeitian izango da ostegunean, hilaren 18an, egiten duten "lana ezagutzera emateko asmoz". Sindikatu Zaharrean izango da aurkezpena, 18:30ean hasita. Hirukidek Donostiatik kanpo emango duen aurreneko hitzaldia izango da Azpeitikoa, eta herriko familia ugarien beharrak-eta ezagututakoan herriko merkatariekin elkartzeko asmoa dute, "familia ugariei laguntzak emateko".

Natalia Diez-Caballero Hirukideko zuzendariak jakinarazi duenez, "aurten, 2013an, erabaki dugu herri desberdinak bisitatzea, familia ugariak eta horien beharrak bertatik bertara ezagutzeko, eta guk egiten dugunaren berri emateko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide