Joan XXIII auzoko hirigintza lanak bukatu dituzte eta, horrekin, herriko bidegorri-sarea osatzeko urrats bat gehiago egin da. Lasaotik Enparan dorretxearen atzekalderaino iristen zen bidegorria eta Loiolatik Garmendiraino iristen zena batzeko balioko dute, hain zuzen, Joan XXIIIn bukatu berri dituzten lanek. Orain, bi bidegorri zati horiek lotuta daude, Joan XXIIIko luzapenarekin, Amuetik barrena, Garmendiperaino iristen baita bidegorria; Garmendin egin dituzten lanekin, Loiolatik datorren zatia ere kiroldegiraino luzatuta dago jada.
Bidegorriarekin batera, Enparan dorretxean dagoen liburutegi aurrean motoentzako aparkaleku bat ere egokitu dute obrak baliatuz, eta auzoko espaloiak txukundu dituzte.
Lanek 150.000 euro inguruko aurrekontua izan dute: 80.000 euro inguru Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak jarri ditu, eta gainerakoa Udalak.