Lagun Onak M.B.-k Santa Engrazira irteera antolatu du iganderako

Uztarria.eus 2013ko api. 17a, 12:28

Igandean, 09:00etan abiatuko dira gaztetxoak plazatik Zestoara, eta bihar, osteguna, izango da autobuserako izena emateko azken eguna.

Igandean Santa Engrazia eguna denez, bertara joateko irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. 09:00etan irtengo dute Azpeitiko plazatik, eta gaztetxoak autobusez joango dira Zestoara. Gero, 09:30ean abiatuko dira Zestoatik Santa Engrazira.

Autobuserako izena eman behar da, eta bihar, osteguna, izango da inskribatzeko azken eguna. Bazkideek lau euro eta gainontzekoek sei euro ordaindu beharko dute. Santa Engrazin salda, meza, haur jolasak eta erromeria izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide