Pako Aristi: "Nafarroaren konkistarekin batera eten zen euskararen garapena"

Goierriko Hitza 2013ko api. 17a, 13:52

Independentziaren eta bakegintzaren inguruan Lazkaon antolatu duten hitzaldi zikloa azken txanpan sartu da. Dagoeneko lau hitzaldi egin dituzte; Karlos Ioldi (Harrera elkartea), Itziar Blanco (Lokarri), Jose Maria Setien (Obispo emeritua) eta Pako Aristi (idazlea) izan dira Gerriko txokoan. Azken honek, Independentziaren paperak bere azken liburua oinarri hartuta hitz egin zuen. Besteak beste, Euskal Herriaren zatiketa politikoa eta euskararen garapenaren etetea, Nafarroako konkistarekin batera hasi zirela azaldu zuen. Independentziaz eta erabakitzeko eskubideaz ere hitz egin zuen. Goierriko Hitza-k bideoan jaso du Aristiren hitzaldia.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide