Apirileko Uztarria aldizkaria webgunean irakurgai

Uztarria.eus 2013ko api. 17a, 20:36

Eduki osoa irakur daiteke PDF formatuan, hemen.

Uztarria herri aldizkariaren 149. zenbakia, 2013ko apirilekoa, joan den astearen hasieran banatu zen bazkide eta harpidedunen artean. Orain, hil honetako aldizkariaren edukia irakurri nahi duenak horretarako aukera izango du webgune honetan ere, PDF formatuan, hemen.

Valentin Bengoa jesuita eta sindikalista ageri da apirileko Uztarriaren azalean, eta Ihintza Agirretxek hari egindako elkarrizketa luzea da Uztarriaren azken zenbakiko gai nagusia. Maria Jesus Bernaras familia medikuari eta Eguzkiñe Peña futbolariari egindako elkarrizketak, hileta zibilen gaineko erreportaia edota Ainara Garciak Norvegian ateratako argazkiekin osatutako Klik!-a ere aurkituko ditu irakurleak apirileko Uztarrian, hainbat iritziegileren ekarpenekin batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide