Buruko gaixotasunen aurrean familiak duen paperaz arituko dira, gaur

Uztarria.eus 2013ko api. 18a, 11:28

Gaur, osteguna, izango da tailerra, 18:30ean hasita, Baigera I-en. Besteak beste, "gaixotasuna onartzearen eta aurrera ateratzeko laguntzak bilatzearen garrantzia" azpimarratuko dute bertan.

Gaur, osteguna, buruko gaixotasunen aurrean familiak duen paperaren inguruko tailerra izango da, 18:30ean hasita, Baigera I-ean. Agifesek antolatu du tailerra, senide eta zaintzaileei eskaintzen dizkien laguntza-egitasmoen barnean.

Agifesen arabera, "Azpeitian harreman pertsonalak eta familiartekoen ongizatea hobetzen laguntzeko helburuarekin antolatu dugu tailerra". Iker Arrizabalaga psikologoak emango ditu jarraibideak, eta "gaixotasuna onartzearen eta aurrera ateratzeko laguntzak bilatzearen garrantzia" azpimarratuko duela aurreratu dute.

Agifes, irabazi asmorik gabeko elkartea, 1985. urtean sortu zen, buruko gaixotasunak dituztenen eskubideak aldarrikatzeko eta pertsona horien beharrei erantzuna emateko. Egun, 1.000 bazkide ditu elkarteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide